Itxi

Txirrindularitza

Txapelketa nazionalak

Cancellara, Zabriskie, Menchov eta Chavanel, erlojupeko txapeldunak

Erredakzioa

Cancellara Suitzako txapelduna da erlojupekoan, Zabriskie AEBetakoa, Menchov Errusiakoa eta Chavanel Frantziakoa. Fuglsangek, Westrak eta Taaramaek gauza bera egin dute euren herrialdeetan.

  • Fabian Cancellara Suitzako txirrindularia. EFE

    Fabian Cancellara Suitzako txirrindularia. EFE

Egun hauetan Espainiako txirrindularitza Txapelketak egiten ari dira, baina Estatuan bezalaxe beste herrialdeetan gauza bera egiten ari dira. Horrela, Fabian Cancellara, Sylvain Chavanel, Peter Velits, Jakob Fuglsang, Lieuwe Westra eta Rein Taaramae erlojupeko txapeldun nazionalak dira.

Erlojupeko txapeldunen nazionalen zerrenda:

Australia: Luke Durbridge (Orica-Greenedge)

Bielorrusia: Branislau Samoilau (Movistar Team)

Kanada: Svein Tuft (Orica-Greeenedge)

Danimarka: Jakob Fuglsang (RadioShack-Nissan)

Eslovenia: Robert Vrecer (Voralberg)

AEB: David Zabriskie (Garmin-Barracuda)

Eslovakia: Peter Velits (Omega Pharma-Quick Step)

Espainia: Luis Leon Sanchez (Rabobank)

Estonia: Rein Taaramae (Cofidis)

Frantzia: Sylvain Chavanel (Omega Pharma-Quick Step)

Holanda: Lieuwe Westra (Vacansoleil-DCM)

Kazakhstan: Dimitriy Gruzdev (Astana)

Letonia: Gatis Smukulis (Katusha)

Luxenburgo: Ben Gastauer (Ag2r-La Mondiale)

Norvegia: Reidar Borgersen (Joker-Merida)

Polonia: Maciej Bodnar (Liquigas-Cannondale)

Txekiar Errepublika: Jan Barta (NetApp)

Errusia: Denis Menchov (Katusha)

Suitza: Fabian Cancellara (RadioShack-Nissan)