Itxi

Txirrindularitza

Bigarren etapa

Jonas Vingegaardek Tegra mendian irabazi du eta lider dabil O Gran Camiñon; Ion Izagirre, hirugarren

EITB MEDIA

Jumbo-Visma taldeko txirrindulari danimarkarraren atzetik, Movistarreko Ruben Guerreiro portugaldarra eta Cofidiseko gipuzkoarra sartu dira. Izagirrek, sailkapen nagusian, 31 segundora du Vingegaard.

5:41
Bigarren etapa

Jonas Vingegaard Jumbo-Visma taldeko txirrindulari danimarkarrak O Gran Camiñoko bigarren etapa irabazi du, Tegra mendian, eta Galiziako lasterketako lider dabil. Vingegaarden atzetik, Movistarreko Ruben Guerreiro portugaldarra eta Cofidiseko Ion Izagirre txirrindulari gipuzkoarra sartu dira; Izagirrek, sailkapen nagusian, 31 segundora du liderra.

Vingegaardek, 2022ko Frantziako Tourraren irabazlea bera, aurreikuspena bete du, eta erakutsi du irabazteko asmoz iritsi dela O Gran Camiñora. Azken mendatean jo du erasoa, eta bakarrean iritsi da helmugara; Guerreiro eta Izagirre bigarren posturako lehiatu dira, eta azkenean Movistarreko txirrindulariak lortu du.

Etapan, zazpi gizonek osatutako talde batek ihesaldia egin du; tartean, Euskaltel-Euskadiko Unai Cuadrado, Caja Ruraleko Josu Etxeberria eta Euskaltel-Euskadiko Antonio Angulo kantabriarra. Vingegaarden taldeak, alegia, Jumbok, kontrolpean izan du ihesaldia, eta eguneko azken-aurreko mendatearen igoera hasi aurretik, alegia, Cruz da Portela mendateari ekin baino lehen, tropelak zazpikotea harrapatu du.

Tegra mendian, Vingegaardek helmugarako bi kilometro geratzen zirela jo du erasoa, eta, azkenean, 21 segundo atera dizkio Guerreirori eta 24 Izagirreri; alde horri, baina, denbora saria gehitu behar zaio.

2. ETAPAKO SAILKAPENA

1. VINGEGAARD Jonas (Jumbo-Visma) 4.33:33

2. GUERREIRO Ruben (Movistar Team) +0:21

3. IZAGIRRE Ion (Cofidis) +0:24

4. PEDRERO Antonio (Movistar Team) +0:26

5. HERRADA Jesus (Cofidis) d. b.

6. LANGELLOTTI Victor (Burgos-BH) d. b.

7. FORTUNATO Lorenzo (EOLO-Kometa) +0:28

8. NERURKAR Lukas (Trinity Racing) +0:31

9. FERNANDEZ Ruben (Cofidis) +0:33

10.VALTER Attila (Jumbo-Visma) +0:35

CLASIFICACIÓN GENERAL

1. VINGEGAARD Jonas (Jumbo-Visma) 4.33:33

2. GUERREIRO Ruben (Movistar Team) +0:28

3. IZAGIRRE Ion (Cofidis) +0:31

4. PEDRERO Antonio (Movistar Team) +0:39

5. HERRADA Jesus (Cofidis) d. b.

6. LANGELLOTTI Victor (Burgos-BH) d. b.

7. FORTUNATO Lorenzo (EOLO-Kometa) +0:41

8. NERURKAR Lukas (Trinity Racing) +0:44

9. FERNANDEZ Ruben (Cofidis) +0:46

10.VALTER Attila (Jumbo-Visma) +0:48