Itxi

Txirrindularitza

Zamudio

Euskaltel-Euskadik tropelean jarraituko du datorren denboraldian

Erredakzioa

"Egitasmoak aurrera jarraituko du", baieztatu du Alberto Garcia Erauzkin Euskalteleko presidenteak. Bestalde, Tourrean parte hartuko duten bederatzi txirrindulariak Frantziara abiatu dira.

00:53
Euskaltel-Euskadik tropelean jarraituko du datorren denboraldian
Talde laranjak datorren denboraldian tropelean jarraituko duela baieztatu du gaur Alberto Garcia Erauzkin Euskalteleko presidenteak. Zurrumurruek eta zalantzek Euskaltel-Euskadiren azken urtea baldintzatu dute eta albisteak taldea lasaituko du, larunbatean hasi beharreko Frantziako Tourrean parte behar dutenean.

Tourrean parte hartu behar duten txirrindularien aurkezpenean, "egitasmoak aurrera jarraituko du, eta ezin aurrera jarraitu Euskadi Fundazioa eta Miguel Madariaga gabe", adierazi du Erauzkinek.

Horrela, euskal taldeko zuzendari historikoak proiektua zuzentzen jarraituko duela ematen du, aurtengoa bere azken denboraldia izan behar zuela zirudienean. "Bere eskarmentua behar dugu, Madariaga taldean ez jarraitzea bidegabea eta zentzugabea litzateke", erantsi du Erauzkinek.

Bestalde, Tourrean parte hartuko duten bederatzi txirrindulariak Frantziara abiatu dira gaur.