Itxi

Txirrindularitza

Tirreno-Adriatico (7. etapa)

Roglicek irabazi du seigarren etapa, Landa bosgarren helmugaratu delarik

Agentziak | EITB Media

Esloveniarrak lidergoan jarraitzen du, Almeida bigarren da eta Geoghegan Hart hirugarren. Landak zazpigarren postua lortu du.

1:40
Tirreno-Adriatikoko 6. etapa. Argazkia: EFE

Primoz Roglic (Jumbo-Visma) txirrindulari esloveniarrak hirugarren garaipena jarraian lortu du larunbat honetan Tirreno-Adriaticoan, Osimo Stazione eta Osimo arteko 193 kilometroko seigarren eta azken-aurreko etapa irabazi ostean.

Roglicek ostegunean irabazi zuen Tortoreton eta ostiralean garaipena errepikatu zuen Sarnano-Sassotetto mendatean amaitu zen etapan. Osimoko helmugan bere sasoi bikaina berretsi du, hirugarren etapa jarraian irabazteko amaiera ezin hobea lehiatuz.

Zortzi txirrindularik, tartean Mikel Landa (Bahrain-Victorious), aukerak izan dituzte azken bost kilometroetan.

Esloveniarra 4:49:17ko denborarekin helmugaratu da, Tao Geoghegan Hart (INEOS Grenadiers) britainiarrari balio izan dion denbora berean. Hirugarren kokatu da sailkapen nagusian, Roglicengandik 23 segundora, eta Joao Almeida (UAE Emirates) portugaldarra bigarren jarri da sailkapenean, 18 segundora.

Lasterketa igandean amaituko da zazpigarren etaparekin, San Benedetto del Tronton hasi eta amaituko dena, 154 kilometroko ibilbidearekin.

6. etapako sailkapena:

1 - ROGLIC Primož (Jumbo) 4:49:17

2 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) d. b.

3 - ALMEIDA João (UAE) d. b.

4 - MAS Enric (Movistar) d. b.

5 - LANDA Mikel (Bahrain) d. b.

6 - CICCONE Giulio (Trek) +0:03

7 - CARTHY Hugh (EF) +0:09

8 - WOODS Michael (Israel) d. b.

9 - PIDCOCK Thomas (INEOS) +0:20

10 - VAN AERT Wout (Jumbo) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - ROGLIC Primož (Jumbo) 20:17:14

2 - ALMEIDA João (UAE) +0:18

3 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) +0:23

4 - KÄMNA Lennard (BORA) +0:34

5 - CICCONE Giulio (Trek) +0:37

6 - MAS Enric (Movistar) +0:41

7 - LANDA Mikel (Bahrain) +0:56

8 - CARTHY Hugh (EF) +0:57

9 - VLASOV Aleksandr (BORA) +1:10

10 - PINOT Thibaut (Groupama) +1:11