Itxi

Txirrindularitza

Larunbatean jokatuko dute

Milan-San Remo 2023: profila, parte-hartzaileak eta ibilbidea

EITB MEDIA

Larunbatean, hilaren 18an, Italiako klasiko ospetsua jokatuko dute. Ibilbideak 294 kilometro izango ditu. Besteak beste, Pogacar, Van Aert, Van der Poel, Pello Bilbao eta Alaphilippe izango dira Milango irteeran.

  • Irudia: Milan-San Remo.

    Irudia: Milan-San Remo.

Milan-San Remo lasterketa, denboraldiko egutegiko klasiko garrantzitsuenetakoa bera, larunbatean jokatuko dute, martxoaren 18an; 2023 honetan, historian 114. aldiz egingo dute. "Classicissima" izenekoa, tradizio izugarria duelako eta irabazlearentzako ohorea oso handia baita, UCI WorldTour mailakoa da, alegia, maila gorenekoa, eta, beraz, UCI WorldTeam mailako 18 taldeak izango dira Milango irteeran (guztira, 25 taldek parte hartuko dute).

Parte-hartzaileen zerrendan ospe handiko txirrindulariak daude: Tadej Pogacar (UAE Team Emirates), Wout van Aert (Jumbo -Visma), Mathieu van der Poel (Alpecin-Deceuninck), Pello Bilbao (Bahrain - Victorious), Julian Alaphilippe (Soudal Quick-Step), Fernando Gaviria (Movistar) edo Jasper Philipsen (Alpecin - Deceuninck), besteak beste. Movistar taldeko Oier Lazkano eta Alex Aranburu ere izango dira proban.

Urtero gertatzen denez, aurreikuspena da lehia bizia egotea esprinterren eta klasikoetan trebeak diren txirrindularien artean. Ibilbidea 294 kilometrokoa da, eta Turchino mendateak markatuta dago (144. kilometroan dago mendate hori); bertatik, lasterketa Riviera Ligurerantz jaitsiko da, eta tropelak harresi txiki batzuk gainditu beharko ditu erabakigarriak izango diren bi mendateei heldu aurretik: bata da Cipressa, 272. kilometroan (5,6 kilometroko aldapa, % 4,1ean), eta, bestea, Poggio (287. kilometroan, 3,7 kilometroko igoera, % 3,7an). Txirrindulariek azken mendate horretan izango dute azken aukera garaipenaren bila ibiltzeko San Remoko Via Romara iritsi baino lehen.

2023ko Milan-San Remo klasikoaren profila:

Irudia: Milan-San Remo

Irudia: Milan-San Remo