Itxi

Txirrindularitza

Kataluniako Volta

Grovesek laugarren etapa irabazi du helmugan esprint bikaina egin ostean

EITB Media

Australiarrak azken unean aurreratu du Bryan Coquard frantziarra etapa amaitu duen esprint jendetsuan.

1:20
Kataluniako Volta

Kaden Groves (Alpecin-Deceuninck) australiarrak irabazi du ostegun honetan Kataluniako Voltako laugarren etapa, Llívia eta Sabadell artean 188,2 kilometroko ibilbidea izan duena. Esprintean indartsuena izan da, eta Primoz Roglicek (Jumbo-Visma) eutsi dio lidertzari.

Azken hurbilketa lana Remco Evenepoelen Soudal-Quick Step taldeak egin badu ere, Alpecin-Deceuninck gailentzeko tenorean agertu da. Grovesek aurkarien mugimenduei itxarotea erabaki du, Bryan Coquarden (Cofidis) gurpila hartu eta une berean erasoa jo du.

Frantsesak garaipena bere esku ikusten zuen, baina Groves bere zelatan zegoen. Unea iristean bizkortu eta aurrea hartu du hamargarren garaipen profesionala lortzeko, aurtengo lehena. Australiarrak ez dio erreakziorako tarterik eman bigarren izan den Coquardi. Corbin Strong (Israel-Premier Tech) izan da hirugarren eta Jon Aberasturi (Trek-Segafredo) zazpigarren.

Roger Adrià bartzelonarrak (Kern Pharma) eta David De la Cruz sabadelldarrak (Astana) ezin izan dute ihesaldia ondo burutu, Torstein Traeen (Uno-X), Christopher Juul-Jensen (Jayco AlUla) eta Nans Peters (AG2R Citroën Team) txirrindulariekin batera.

Primoz Roglic (Jumbo-Visma) liderrak esprintean lortu du hamabosgarren postua, baina Remco Evenepoelek (Soudal-Quick Step) ez du lehiarik bilatu eta 26. postuan sartu da.

4. ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - GROVES Kaden (Alpecin) 4:19:37

2 - COQUARD Bryan (Cofidis) d. b.

3 - STRONG Corbin (Israel) d. b.

4 - SCHELLING Ide (BORA) d. b.

5 - VENTURINI Clément (AG2R) d. b.

6 - WANDAHL Frederik (BORA) d. b.

7 - ABERASTURI Jon (Trek) d. b.

8 - MENTEN Milan (Lotto) d. b.

9 - MARIT Arne (Intermarché) d. b.

10 - VELASCO Simone (Astana) d. b.

SAILKAPEN NAGUSIA

1 - ROGLIC Primoz (Jumbo) 17:01:54

2 - EVENEPOEL Remco (Soudal) d. b.

3 - CICCONE Giulio (Trek) +0:19

4 - LANDA Mikel (Bahrain) +0:44

5 - ALMEIDA Joao (UAE) d. b.

6 - WOODS Michael (Israel) +0:48

7 - HINDLEY Jai (BORA) d. b.

8 - CHAVES Esteban (EF E) d. b.

9 - UIJTDEBROEKS Cian (BORA) +0:58

10 - SOLER Marc (UAE) +1:12