Itxi

Txirrindularitza

Romandiako Tourra 2023

Yatesek etapa nagusia eta lidergoa bereganatu ditu Romandian

Agentziak | EITB Media

Txirrindulari britainiarrak garaipena lortu du azken-aurreko etapan, Pinot eta Carusoren aurretik, eta lider da jardunaldi baten faltan.

  • Adam Yates

    Adam Yates, laugarren etapako irabazlea. Argazkia: EFE

Adam Yates (UAE Emirates) britainiarrak irabazi du larunbat honetan Romandiako Tourreko laugarren eta azken-aurreko etapa, 161,6 kilometroko ibilbidea izan duena Sion eta Thyon 2000 artean.

Jardunaldia zenbait erasorekin hasi da, eta bederatzi txirrindulariko talde sendo bat sortu da, besteak beste, Thomas De Gendt belgikarra (Lotto Dstny) eta Julien Bernard frantziarra (Trek-Segafredo).

Bere osotasunean, hiru minutu baino gehiagoko errenta izatera iritsi dira, baina atzean geratuz joan dira, lehenengo bost txirrindularira eta gero hirura murriztu arte: Ben Zwiehoff (Bora) eta Lawson Craddock eta Christopher Juul-Jensen (Hayco). Helmugatik 12 kilometrora baino gutxiagora erori dira denak.

Une horretatik aurrera hasi dira garaipenerako hautagaiak armak erakusten. Lehenengo Bardetek egin du proba, baina benetan min egin duena Yates izan da, eta Matteo Jorgenson (Movistar Team), Thibaut Pinot (Groupama-FDJ) edo Damiano Caruso (Bahrain Victorious) atzetik joatearekin konformatu behar izan dira.

Azkenean, Pinotek irabazi du Yatesen atzeko postua, eta, horri esker, 19 segundoko desabantailarekin kokatu da sailkapen nagusiko bigarren postuan, Caruso hirugarren delarik 27 segundora.

Vufflens-la-Ville eta Geneva arteko 170,8 kilometroko ibilbidean gertatzen denak erabakiko du behin betiko irabazlea.

4. etapako sailakapena:

1 - YATES Adam (UAE) 4:40:41

2 - PINOT Thibaut (Grupama) +0:07

3 - CARUSO Damiano (Bahrain) +0:19

4 - POOLE Max (DSM) +0:21

5 - JORGENSON Matteo (Movistar) d. b.

6 - UIJTDEBROEKS Cian (BORA) +0:23

7 - BARDET Romain (DSM) +0:45

8 - BERNAL Egan (INEOS) +0:54

9 - DUNBAR Eddie (Jayco) d. b.

10 - GLOAG Thomas (Jumbo) d. b.

17 - CASTROVIEJO Jonathan (INEOS) +2:14

Sailkapen nagusia:

1 - YATES Adam (UAE) 13:14:41

2 - JORGENSON Matteo (Movistar) +0:19

3 - CARUSO Damiano (Bahrain) +0:27

4 - POOLE Max (DSM) +0:38

5 - PINOT Thibaut (Grupama) +0:41

6 - UIJTDEBROEKS Cian (BORA) +1:21

7 - BARDET Romain (DSM) +1:28

8 - MAJKA Rafal (UAE) +1:47

9 - BERNAL Egan (INEOS) +1:53

10 - GLOAG Thomas (Jumbo) +2:14

12 - CASTROVIEJO Jonathan (INEOS) +2:30