Itxi

Txirrindularitza

Poloniako Tourra

Olav Kooij nagusitu da, esprintean, Poloniako Tourreko laugarren etapan

Agentziak | EITB Media

Matej Mohoricek lider jarraitzen du, eta Joao Almeida eta Rafal Majka 10 segundora dauzka.

3:43
Poloniako Tourreko 4. etapa

Olaf Kooji herbeheretar gazteak (Jumbo Visma) irabazi du Poloniako Tourreko laugarren etapa, esprint oso estu batean gailenduta. Txirrindulariek 199,1 kilometroko ibilbidea egin dute Trzelin eta Opole artean. Sailkapen nagusiari dagokionez, Matj Mohoricek (Bahrain Victorious) lider jarraitzen du.

Koojik erasoa jo du helmugarako 200 metrora, taldeen artean euren txirrindulariak ondo kokatzeko izandako borrokaren ostean. Azkenean 21 urteko gaztea gailendu da 4 ordu 23 minutu eta 16 segundoko denbora eginda. Bigarren  Marijn Van den Berg (EF Education) herrikidea izan da, eta hirugarren, Matteo Moschtti (Q36.5 Pro Cycling) italiarra.

Koojik bere 22. garaipena lortu du. Paris-Nizan ere etapa bat irabazi du aurten eta iazko Poloniako Tourrean beste bat. Aurten zortzi garaipen lortu ditu.

Sailkapen nagusian, aldaketarik ez

Sailkapen nagusiari dagokionez, ez da aldaketarik izan. Ibilbideak mendate bakarra izan du, eta lau txirrindularik osatutako ihesaldia helmugarako 25 kilometrora harrapatu du tropel nagusiak.

Ondorioz, faboritoen artean ez da ezustekorik izan. Matej Mohoricek lehen postuan jarraitzen du, Joao Almeida portugaldarra bigarren da 10 segundora, eta Rafal Majka hirugarren, 10 segundora ere.

Asteazkeneko etapa

Asteazkenean bosgarren etapa jokatuko dute, mendikoa, eta 198,8 kilometroko ibilbidearekin Pszczyna eta Bielsko artean. Bi mendate igo beharko dituzte, bat lehen mailakoa eta bestea bigarrenekoa. Lehen 50 kilometroak lauak dira, eta ondoren, ibilbideak gora eta behera egiten du etengabe helmugara iritsi arte. Helmuga ere aldapan gora dago.

Etapako sailkapena

1 - KOOIJ Olav (Jumbo) 4:23:15

2 - VAN DEN BERG Marijn (EF Education) d. b.

3 - MOSCHETTI Matteo (Q36.5) d. b.

4 - WALSCHEID Max (Cofidis) d. b.

5 - BENNETT Sam (BORA) d. b.

6 - MARECZKO Jakub (Alpecin) d. b.

7 - MERLIER Tim (Soudal) d. b.

8 - DE KLEIJN Arvid (Tudor) d. b.

9 - TAMINIAUX Lionel (Alpecin) d. b.

10 - KOPECKÝ Matyáš (Novo Nordisk) d. b.

 

Sailkapen nagusia

1 - MOHORIC Matej (Bahrain) 17:38:11

2 - ALMEIDA João (UAE) +0:10

3 - MAJKA Rafal (UAE) d. b.

4 - KWIATKOWSKI Michal (INEOS) +0:12

5 - DUNBAR Eddie (Jayco) +0:20

6 - VAN WILDER Ilan (Soudal) d. b.

7 - ONLEY Oscar (dsm - firmenich) d. b.

8 - BATTISTELLA Samuele (Astana) d. b.

9 - MARTINEZ Lenny (Groupama) d. b.

10 - MONIQUET Sylvain (Lotto) d. b.