Itxi

Txirrindularitza

Burgosko Itzulia (2. etapa)

Jumbo-Vismak irabazi du Burgosko Itzuliko taldekako erlojupekoa, eta Valter da lider berria

A. B. E. | EITB Media

Attila Valterrek jantzi du liderraren elastikoa, Jumbo-Visma bere taldeak garaipena bereganatu ostean bigarren etapako taldekako erlojupekoan. Movistar izan da bigarren, eta Bora-hansgrohe hirugarren.

2:42
Jumbo-Visma

Jumbo-Vismak irabazi du Burgosko Itzuliko bigarren etapa, taldekako erlojupekoa, asteazken honetan, abuztuaren 16an, eta Attila Valter (Jumbo-Visma) da orain lasterketako líder.

Erabat nagusi izan da Jumbo-Visma Oñan hasi eta Poza de la Salen amaitutako 13 kilometroko ibilbidean. Herbehereetako taldeak 14 minutu eta 38 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko, eta marka horrekin irabazi du etapa. Movistar izan da bigarren, 19 segundora, eta Bora-Hansgrohe geratu da hirugarren, 30era. Borak segundo bakarra atera dio laugarren sailkatuari, Bahrain Victorious taldeari.

Kern Pharma zazpigarren izan da etapan, irabazlearekiko 47 segundora; Euskaltel-Euskadik hamargarren postuan amaitu du, 55era, eta Caja Rural hamabigarren, 56ra.

Ondorioz, Attila Valter Jumbo-Vismako txirrindularia da sailkapen nagusiko liderra, eta Jan Tratnik, Koen Bowman eta Primoz Roglic taldekidak dira bigarren, hirugarren eta laugarren, hurrenez hurren, liderraren denbora berean. Atzetik, bosgarren da Ivan Garcia Cortina (Movistar), 13 segundora. Bestalde, Oier Lazkano (Movistar) da euskal txirrindularirik onena sailkapen nagusian, seigarren postuan, Valterrekiko 19 segundora.

2. etapako sailkapena:

1 - JUMBO-VISMA 14:38

2 - MOVISTAR +0:19

3 - BORA-HANSGROHE +0:30

4 - BAHRAIN VICTORIOUS +0:31

5 - UAE EMIRATES +0:34

6 - EF EDUCATION-EASY POST +0:42

7 - KERN PHARMA +0:47

8 - ASTANA KAZAKHSTAN +0:52

9 - Q36.5 PRO CYCLING +0:53

10 - EUSKALTEL-EUSKADI +0:55

---------------------------------------

12 - CAJA RURAL-SEGUROS RGA +0:56

Sailkapen nagusia:

1 - VALTER Attila (Jumbo) 3:53:36

2 - TRATNIK Jan (Jumbo) d. b.

3 - BOUWMAN Koen (Jumbo) d. b.

4 - ROGLIC Primož (Jumbo) d. b.

5 - GARCÍA CORTINA Iván (Movistar) +0:13

6 - LAZKANO Oier (Movistar) +0:19

7 - RUBIO Einer Augusto (Movistar) d. b.

8 - VERONA Carlos (Movistar) d. b.

9 - VLASOV Aleksandr (BORA) +0:30

10 - LIPOWITZ Florian (BORA) d. b.