Txirrindularitza
97 urte zituela
Guillem Timoner hil da, pistako txirrindularitzan sei aldiz txapeldun izandakoa
Agentziak | EITB MEDIA
Garaipenak lortu zituen, halaber, Nazioen Sari Nagusian, Mallorcako Sari Nagusian, Europako Sari Nagusian, Anbereskoan, eta Ciutat de Palma Sarian.
-
Timoner Amsterdamen, 1966an. Argazkia: Ron Kroon (Wikimedia Commons CCO)
Guillem Timoner hil da ostegun honetan Felanitx herrian (Mallorca), 97 urte zituela, Balear Uharteetako Txirrindularitza Federazioak jakinarazi duenez. 1950eko eta 1960ko hamarkadetan garaipen esanguratsuak lortu zituen Europako Zirkuituan.
Timonerren heriotzak Mallorcako kirol mundua hunkitu du. Sei aldiz izan zen munduko txapelduna moto atzetik iraupen erdiko kategorian: Milan (1955), Amsterdam (1959), Leipzig (1960), Milan (1962), Paris (1964) eta Donostia (1965).
Horrez gain, hauek ere irabazi zituen: Nazioen Sari Nagusia, Mallorcako Sari Nagusia, Europako Sari Nagusia, Anbereskoa eta Ciutat de Palma Saria.
Txirrindularitza utzita, pistako hautatzailea izan zen Espainiako selekzioan 1971 eta 1978 artean, Municheko Olinpiar Jokoen garaian, hain zuzen ere.