Txirrindularitza
Esprintean
Gorka Izagirrek Ordiziako Klasika irabazi du
Erredakzioa
Euskaltel-Euskaditaldeko gipuzkoarrak Johan Chaves (Colombia Coldeportes) eta Miguel Angel Rubiano (Androni) kolonbiarrak probako azkenengo metroetan gainditu ditu.
Gorka Izagirre Euskaltel-Euskadi taldeko gipuzkoarrak Ordiziako Klasikan 2010ean lortutako garaipena errepikatzea lortu du. Ormaiztegiko txirrindularia ihesaldian sartu da, eta azkeneko metroetan Johan Chaves (Colombia Coldeportes) eta Miguel Angel Rubiano (Androni) kolonbiarrak gainditu ditu. David Lopez bizkaitarra (Movistar) helmugan zortzigarrena izan da.
Sailkapena:
1 Gorka Izagirre (Euskaltel Euskadi) 4:03:17
2 Johan Chaves (Colombia Coldeportes) d.b.
3 Miguel Angel Rubiano (Androni) d.b.
4 Andrey Amador (Movistar Team) d.b.
5 Jeffry Romero (Colombia Coldeportes) d.b.
6 Pedro Merino (Gios Deyser) d.b.
7 Frabricio Ferrari (Caja Rural) d.b.
8 David Lopez (Movistar) d.b.
9 Moises Dueñas (Burgos BH) d.b.
10 Emanuele Sella (Androni) m.t.
11 Antonio Piedra (Caja Rural) + 15"
12 Jesus Herrada (Movistar) + 1:16
13 Mikhail Antonov (Rusvelo) d.b.
14 Wilson Marentes (Colombia Coldeportes) d.b.
15 Dimitry Kozontchuk (Rusvelo) d.b.