Itxi

Txirrindularitza

2023ko Espainiako Vuelta

Kuss da 2023ko Vueltako irabazlea eta Groves nagusitu da azken etapan

EITB Media

Sepp Kussek irabazi du 2023ko Espainiako Vuelta. Estatubatuarrak Jonas Vingegaard eta Primoz Roglic Jumbo-Vismako taldekideak izan ditu lagun podiumean. 21. etapan, aldiz, Kaden Grovesek bereganatu du garaipena, esprintean.

1:32
2023ko Espainiako Vueltako podiuma

Sepp Kuss da 2023ko Espainiako Vueltako irabazlea. Gainera, estatubatuarrak Jonas Vingegaard (bigarren) eta Primoz Roglic (hirugarren) taldekideak izan ditu lagun podiumean. 21. eta azken etapa Kaden Grovesek (Alepcin-Deceuninck) irabazi du.

Evenepoel (Soudal-Quick Step), Kämna (Bora-hansgrohe), Rui Costa (UAE Emirates), Denz (Bora-hansgrohe), Groves (Alpecin-Dceuninck) eta Ganna (Ineos Grenadiers) txirrindulariek jarri diote gatza azken etapari, tropeletik ihes eginda. Esprinterrek, ordea, ez dute alferrik galdu nahi izan VUeltan garaipen bat lortzeko aukera eta euren taldeak lanean jarri dira. Hala, tropelak ihesaldia behera bota du helmugara iristeko 500 metro falta zirenean.

Azkenean, etapa garaipena esprintean erabaki da: Groves izan da azkarrena amaiareko metroetan, Filippo Ganna (bigarren) eta Nico Denz (hirugarren) gaindituta.

Sailkapen nagusian ez da aldaketarik eman; horrenbestez, Kussek amaitu du lehen postuan, Vingegaard izan da bigarren eta Roglic hirugarren.

Bestalde, Mikel Landa (Bahrain Victorious) euskal txirrindularia bosgarren izan da sailkapen nagusian.

ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - GROVES Kaden (Alpecin) 2:24:13

2 - GANNA Filippo (INEOS) d. b.

3 - DENZ Nico (BORA) d. b.

4 - PAGE Hugo (Intermarché) d. b.

5 - GARCÍA CORTINA Iván (Movistar) d. b.

6 - COSTA Rui (Intermarché) d. b.

7 - VAN DEN BERG Marijn (EF) d. b.

8 - EVENEPOEL Remco (Quick Step) d. b.

9 - VAN GESTEL Dries (TotalEnergies) d. b.

10 - KÄMNA Lennard (BORA) d. b.

 

SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - KUSS Sepp (Jumbo) 76:48:21

2 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +0:17

3 - ROGLIC Primoz (Jumbo) +1:08

4 - AYUSO Juan (UAE) +3:25

5 - LANDA Mikel (Bahrain) +3:44

6 - MAS Enric (Movistar) +4:14

7 - VLASOV Aleksandr (BORA) +8:06

8 - UIJTDEBROEKS Cian (BORA) +8:13

9 - ALMEIDA Joao (UAE) +10:08

10 - BUITRAGO Santiago (Bahrain) +11:51