Itxi

Txirrindularitza

Talde aldaketa

Roglicek baieztatu du Jumbo-Visma taldea utziko duela denboraldi amaieran

EITB Media

"Bai, baieztatu dezaket taldea utziko dudala", aitortu du Esloveniako txirrindulariak Giro dell'Emilia lasterketa hasi aurretik komunikabideei eskainitako adierazpenetan.

  • Primoz Roglic

    Primoz Roglic. Argazkia: EFE

Primoz Roglicek ez du Jumbo-Visman jarraituko datorren denboraldian. Txirrindulari esloveniarrak Herbehereetako taldea utziko du denboraldi amaieran, Giro dell'Emilia lasterketa hasi aurretik komunikabideei adierazi dienez.

"Bai, baieztatu dezaket, taldea utziko dut, baina lasterketa amaitu ostean eskainiko ditugu xehetasun gehiago. Nire lehen aldia da hemen eta kontzentratuta egon nahi dut. Gero aztertuko ditugu mugimendu guztiak", esan du Primoz Roglicek Italiako lasterketari ekin baino lehenago.

Gainera, Jumbo-Vismak albistea baieztatu du honako hau esanda: "Batera egindako bidai gogoangarriaren ostean, Jumbo-Visma taldeak aukera eman nahi dio Primoz Roglici etorkizunerako dituen erronkak betetzeko. Orain, lehentasuna Italiako lasterketek izango dute".