Itxi

Txirrindularitza

Burgosko Itzulia

Roglicek irabazi du 2023ko Burgosko Itzulia, azken etapan garaipena bereganatuta

EITB Media

Primoz Roglic da Burgosko Itzuliko irabazlea. Esloveniarrak bi etapa garaipen poltsikoratu ditu 2023ko edizioan eta onena izan da. Alexandr Vlasov izan da bigarren sailkapen nagusian eta Adam Yatesek osatu du podiuma, hirugarren amaituta. Etapan, aldiz, Yates izan da bigarren eta Vlasov hirugarren.

  • Primoz Roglic

    Primoz Roglic, 2023ko Burgosko Itzuliko irabazlea. Argazkia: EFE

Primoz Roglic (Jumbo-Visma) da 2023ko Burgosko Itzuliko irabazlea. Gainera, esloveniarrak azken etapan garaipena bereganatuta biribildu du lasterketan egindako lan ona.

Larunbat honetan, abuztuaren 19an, jokatu da bosgarren etapa, Golmayo eta Lagunas de Neila (160 km) artekoa. Eguneko ihesaldian ibili da Carlos Canal Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindularia Jetse Bolekin (Burgos-BH) eta Joe Dombrowskirekin (Astana Qazaqstan) batera, baina tropelak harrapatu egin ditu helmuga iristeko 7 kilometro falta zirenean, eta hortxe amaitu dira etapa garaipena poltsikoratzeko haien aukerak.

Azken igoeran erabaki da etapako irabazlea, eta Lagunas de Neilako maldetan gora Roglic izan da indartsuena. Primoz Roglicen atzetik helmugaratu dira Adam Yates (bigarren) eta Alexandr Vlasov (hirugarren), denbora berean.

Ondorioz, Primoz Roglicek amaitu du lasterketa sailkapen nagusiko lehen postuan. Vlasov (Bora-hansgrohe) izan da bigarren eta Adam Yatesek (UAE Emirates) osatu du podiuma, Burgosko Itzulia hirugarren postuan amaituta.

5. etapako sailkapena:

1 - ROGLIC Primož (Jumbo-Visma) 4:08:31

2 - YATES Adam (UAE) d. b.

3 - VLASOV Aleksandr (BORA) d. b.

4 - VINE Jay (UAE) +0:30

5 - RUBIO Einer Augusto (Movistar) +0:48

6 - BUITRAGO Santiago (Bahrain) d. b.

7 - HOWSON Damien (Q36.5 Pro) +0:53

8 - VALTER Attila (Jumbo) +1:03

9 - CARUSO Damiano (Bahrain) d. b.

10 - CAICEDO Jonathan Klever (EF E) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - ROGLIC Primož (Jumbo) 16:24:49

2 - VLASOV Aleksandr (BORA) +0:39

3 - YATES Adam (UAE) +0:42

4 - HOWSON Damien (Q36.5 Pro) +2:07

5 - RUBIO Einer Augusto (Movistar) +3:25

6 - BENNETT George (UAE) +3:39

7 ROMO Javier (Astana) +3:42

8 - VINE Jay (UAE) +4:33

9 - LOPEZ Harold Martín (Astana) +5:23

10 - BOU Joan (Euskaltel) +5:27