Itxi

Txirrindularitza

67. Getxoko Zirkuitua

Euskaltel-Euskadi eta Movistar, Getxoko bi talde indartsuenak

Erredakzioa

Igor Anton bizkaitarra talde laranjako liderra, eta Jose Joaquin Rojas (Movistar) Espainiako txapelduna Getxoko Zirkuituan garaipena lortzeko faborito nagusiak dira.

  • Euskaltel-Euskadi. Argazkia: EFE

    Euskaltel-Euskadi. Argazkia: EFE

Igor Anton (Euskaltel-Euskadi) eta Jose Joaquin Rojas (Movistar) Espainiako txapelduna 67. Getxoko Zirkutua-Ricardo Otxoaren 12. oroimenezkoa irabazteko faborito nagusiak dira.

Igor Antonek Espainiako itzulia ondo prestatu nahi du, eta Getxon aukera ederra izan dezake. Euskaltel-Euskadik talde oso sendoarekin parte hartuko du, Antonekin batera, Mikel Landa, Gorka eta Ion Izagirre, Pablo Urtasun, Juanjo Oroz, Alan Perez, Ivan Velasco, Miguel Minguez eta Pello Bilbao izango baitira.

Movistarrek ere Getxora oso talde sendoa eraman du. Jose Joaquin Rojas Espainiako txapelduna eta Londreseko Olinpiar Jokoetako 44. sailkatua liderra izango da, eta murztiarrak Jose eta Jesus Herrada, Enrique Sanz, Pablo Lastras, David Lopez, Angel Madrazo, Javi Moreno, Giovanni Visconti eta Imanol Erviti taldekide izango ditu.

Lasterketa 10:00etan hasiko da, eta perfila guztiz ezberdina izango da. Zirkuituko bukaera gogorra izango da, txirrindulariek helmugatik 800 metrora Txomintxu-Arkotxa harresia gainditu beharko baitute.