Itxi

Txirrindularitza

Talde profesionalera

Julen Arriolabengoak lehen kontratu profesionala sinatu du Caja Rural-Seguros RGArekin

EITB MEDIA

Arabarrak tropel profesionalean korrituko du hurrengo bi denboraldietan (2024an eta 2025ean), Caja Rural-Alea bigarren mailatik Nafarroako ProTeamera igo ondoren.

  • Juelen Arriolabengoa, Caja Rural-Seguros RGA taldeko txirrindularia

    Juelen Arriolabengoa, Caja Rural-Seguros RGA taldeko txirrindularia. Argazkia: EITB MEDIA

Julen Arriolabengoa txirrindularia Caja Rural-Seguros RGA talde profesionalera jauzi egingo duen talentu berrietako bat izango da, Caja Rural-Alea filialean 23 urtez azpiko etapa osoa bete ondoren.

Eskalatzaile ona da Arriolabengoa, eta denboraldi honetan Caja Ruraleko 23 urtez azpiko plantillaren eta egutegi amateur nazionalaren pieza erregular eta sendoenetako bat bihurtu da. Horrela frogatzen dute Murgian, Baranbion, Oñatin eta Guadalentingo Itzuliko azken jardunaldian lortutako garaipenek, baina, batez ere, Euskaldun Torneoko sailkapen nagusian lortutako garaipen ukaezinak.

Txirrindulari arabarra 130. kirolaria da, elite eta 23 urtez azpiko formakuntzatik kategoria-jauzia egiten duena, beste behin ere Filia Caja Rural-Alea eta Caja-Rural-Seguros RGA enpresek profesional berrien prestakuntzan egindako lan bikaina egiaztatuz.