Itxi

Txirrindularitza

UAE Tour

Tim Merlierrek esprintean irabazi du etapa eta bera da UAE Tourreko lehen liderra

Agentziak | EITB MEDIA

Etapak amaiera gorabeheratsua izan du, helmugarako 200 metrora erorketa jendetsua gertatu baita. Pello Bilbao seigarren da sailkapen nagusian, liderrarengandik 9 segundora.

  • Tim Merlier

    Tim Merlier. Argazkia: Efe.

Tim Merlier belgikarra (Soudal Quick Step) da aurtengo UAE Tourreko liderraren jertsea jantzi duen lehen txirrindularia, lehenengo etapa esprintean aise irabazita. Lehenengo jardunaldiak 141 kilometroko ibilbidea izan du Al Dhafra Walk Madinat Zayed eta Liwa artean, eta bukaera gorabeheratsua.

31 urteko Merlierrek ez du oztopo handirik izan azken metroetan aurkariei nagusitzeko eta 3 ordu 9 minutu eta 55 segundoko denbora eginda gailendu da, Arvid de Kleijn herbeheretarraren (Tudor) eta Jaku Mareczko italiarraren (Corratec) aurretik. Batez beste orduko 44,5 kilometro egin ditu irabazleak.

Garaipenaren lehian Fernando Gaviria kolonbiarra ere sartu da, berak hasi du esprinta, baina ez du ahalegina ondo kalkulatu, goizegi atera da, eta aurkari batzuek azken metroetan gainditu dute.

Aurretik, helmugarako 200 metrora, hainbat txirrindulari lurrera erori dira, haien artean Astana taldeko Harold Tejada. Kolonbiarrak Gazzoli taldekidearen bizikletan igota sartu behar izan du helmugan, bere bizikleta bultzatzen zuen bitartean.

Asteartean, bigarren etapa korrituko dute, 12,1kilometroko banakako erlojuaren aurkako saioa, Al Hudayriyat Islanden hasi eta amaituta.

Etapa:

1 - MERLIER Tim (Soudal) 3:09:55

2 - DE KLEIJN Arvid (Tudor) d. b.

3 - MARECZKO Jakub (Corratec) d. b.

4 - JAKOBSEN Fabio (dsm) d. b.

5 - WELSFORD Sam (BORA) d. b.

6 - GAVIRIA Fernando (Movistar) d. b.

7 - MOLANO Juan Sebastián (UAE) d. b.

8 - CONSONNI Simone (Lidl - Trek) d. b.

9 - BAUHAUS Phil (Bahrain) d. b.

10 - VAN DE PAAR Jarne (Lotto) d. b.

Clasificación general:

1 - MERLIER Tim (Soudal) 3:09:45

2 - DE KLEIJN Arvid (Tudor) + 0:04

3 - STEWART Mark (Corratec) d. b.

4 - MARECZKO Jakub (Corratec) + 0:06

5 - MURGANO Marco (Corratec) d. b.

6 - BILBAO Pello (Bahrain) + 0:09

7 - VAN BELLE Loe (Visma) d. b.

8 - JAKOBSEN Fabio (dsm) + 0:10

9 - WELSFORD Sam (BORA) d. b.

10 - GAVIRIA Fernando (Movistar) d. b.