Itxi

Txirrindularitza

Satrade Bianche

Tadej Pogacar eta Lotte Kopecky garaile Strade Bianche lasterketan

EITB MEDIA

Esloveniarrak erakustaldia eman du, 81 kilometro bakarrean eginda; helmugan bi minutu luzeko aldea atera die aurkariei. Kopeckyk, aldiz, azken kilometroan utzi du atzean Elisa Longo.

  • Tadej Pogacar

    Tadej Pogacar. Foto: Efe.

Tadej Pogacarrek sekulako erakustaldia eman du Strade Bianche lasterketan, helmugarako 81 kilometrora erasoa jota.

Esloveniarrak 2 minutu eta 44 segundoko aldea atera dio Toms Skujinš (Lidl-Trek) bigarren sailkatuari, eta 2 minutu eta 47koa Maxim van Gils (Lotto-Dstny) hirugarrenari. Inork ez du lortu Pogacar estutzea.

Pogacarren bigarren garaipena izan da Strade Bianchen. Aurkariak baino askoz gehiago dela argi eta garbi utzi du errepidean.

Lotte Kopeckyren bigarrena

Emakumezkoen proban, Lotte Kopecky nagusitu da, bigarrenez, Via Santa Caterinarako azken kilometroko igoeran Elisa Longo atzean utzita.

Helmugarako 10 kilometrora, Kopeckyk bost txirrindulariko talde batetik alde egin du. Longo Borghini atzetik atera zaio eta harrapatu egin du, eta aurrera egin dute biek, Sienara bidean.

Longo Borghini lasterketaren buruan joan da azken igoeran, baina Kopeckyk gainditu egin du eta bera izan da lehenengoa Piazza del Campoko helmugan. Demi Vollering taldekidea hirugarren postuan helmugaratu da, Katarzyna Niewiadoma esprintean garaituta.

Gizonezkoen lasterketako sailkapena

1 - POGACAR Tadej (UAE) 5:19:45

2 - SKUJINŠ Toms (Lidl) + 2:44

3 - VAN GILS Maxim (Lotto) + 2:47

4 - PIDCOCK Thomas (INEOS) + 3:50

5 - MOHORIC Matej (Bahrain) + 4:26

6 - COSNEFROY Benoît (AG2R) + 4:39

7 - FORMOLO Davide (Movistar) + 4:41

8 - MARTINEZ Lenny (Groupama) + 4:48

9 - ZANA Filippo (Jayco) + 4:49

10 - LAPORTE Christophe (Visma) + 5:17

 

Emakumezkoen lasterketako sailkapena

1 - KOPECKY Lotte (SD Worx) 3:55:43

2 - LONGO BORGHINI Elisa (Lidl) + 0:04

3 - VOLLERING Demi (SD Worx) + 0:26

4 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) d. b.

5 - VAN ANROOIJ Shirin (Lidl) + 0:40

6 - FAULKNER Kristen (EF Education) + 0:41

7 - MARKUS Riejanne (Team Visma) + 1:01

8 - CHABBEY Elise (Canyon) + 1:54

9 - VOS Marianne (Visma) d. b.

10 - MUZIC Évita (FDJ) d. b.