Itxi

Txirrindularitza

O Gran Camiño

Vingegaardek ez du aurkaririk izan 0 Gran Camiñon

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Danimarkarrak Galiziako itzulia irabazi du, laugarren eta azken etapan ere garaipena eskuratuta. Monte Aloian amaitu den etapan, bigarren Lenny Martinez izan da, eta hirugarren Hugh Carty.

  • Vingegaardek ez du aurkaririk izan 0 Gran Camiñon ARGAZKIA: EFE
  FOTO: EFE

    Vingegaardek ez du aurkaririk izan 0 Gran Camiñon ARGAZKIA: EFE

Jonas Vingegaardek irabazi du bigarren urtez jarraian O Gran Camiño Galiziako Itzulia. Danimarkarra laugarren eta azken etapan ere nagusi izan da, eguraldi-baldintza gogorrengatik laburragoa izan den ibilbidean.

Tourreko txapeldun bikoitzak ez die aurkariei aukerarik eman etapa bakar batean ere. Azkenekoan, Pontevedrako Ponteares eta Tui herriak lotu dituen etapan, lasterketa hautsi du helmugarako hiru kilometro falta zirenean, Monte Aloia mendatean.

Vingegaardek 15 segundo atera dizkio Lenny Martinez frantziarrari (Groupama-FDJ), eta 45 Hugh Carthy britainiarrari. Atzetik, Egan Bernal (48 segundora), Jefferson Cepeda (49 segundora) eta Cian Uijtdebroeks (57 segundora) iritsi dira helmugara.

Probaren antolatzaileek eta parte hartu duten taldeek, bestalde, aurretik adostu dute Aloia mendiko pasabideetako bat kentzea, haize bortitzaren eta euri bortitzaren ondorioz.

Horrela bada, Vingegaard, iaz bezala, malliot horiarekin joan da Galiziatik.

Laugarren etapako sailkapena:

1 - VINGEGAARD Jonas (Team Visma) 3:27:20

2 - MARTINEZ Lenny (Groupama) + 0:16

3 - CARTHY Hugh (Ef Education) + 0:45

4 - BERNAL Egan (INEOS) + 0:48

5 - CEPEDA Jefferson Alveiro (Caja Rural) + 0:49

6 - UIJTDEBROEKS Cian (Team Visma) + 0:47

7 - ROMO Javier (Movistar Team) + 1:04

8 - FABBRO Matteo (Team Polti) + 1:10

9 - PACHER Quentin (Groupama) +1:11

10 -GARCÍA PIERNA Raúl (Arkéa) d.b.

Sailkapen orokorra:

1 - VINGEGAARD Jonas (Team Visma) 11:20:01

2 - MARTINEZ Lenny (Groupama) + 1:55

3 - BERNAL Egan (INEOS) + 2:11

4 - CEPEDA Jefferson Alveiro (Caja Rural) + 2:14

5 - UIJTDEBROEKS Cian (Team Visma) + 2:42

6 - CARTHY Hugh (EF Education) + 2:48

7 - PACHER Quentin (Groupama) + 2:58

8 - GUERREIRO Ruben (Movistar Team) + 2:59

9 - GARCÍA PIERNA Raúl (Arkéa)  + 3:01 

10 - FABBRO Matteo (Team Polti) d.b.