Itxi

Txirrindularitza

4. etapa

Jonathan Milanek irabazi du Tirreno-Adriaticoko laugarren etapa, eta lider kokatu da sailkapen nagusian

EITB MEDIA

Txirrindulari italiarrak garaipena lortu du, 207 kilometroko ibilbidea 4 ordu, 56 minutu 44 segundotan burututa.

  • Etapako irabazlea, Jonathan Milan. Argazkia: EFE.

    Etapako irabazlea, Jonathan Milan. Argazkia: EFE.

Lidl-Trekeko Jonathan Milanek irabazi du ostegun honetan Tirreno-Adriaticoko laugarren etapa. Esprintean Jasper Philipsen belgikarra eta Corbin Strong zeelandaberritarra gainditu ditu. Garaipen honekin Milan sailkapen nagusiko lider jarri da, Ayusori 4 segundoko tartea aterata.

Ura izan duen beste etapa bat izan da, non ihes eginda ibili den Jonas Abrahamsen norvegiarra harrapatu egin duten helmugatik metro gutxira.

Orduan, Milanek, Girmayek, Philipsenek eta Strongek esprinteri ekin diote beste askoren artean. Azkenean, italiarra nagusitu da. Philipsenek bigarren, eta Strongek hirugarren osatu dute podioa.

4. ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - MILAN Jonathan (Lidl) 4:56:44

2 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin)  d. b.

3 - STRONG Corbin (Israel)  d. b.

4 - GIRMAY Biniam (Intermarché)  d. b.

5 - ZINGLE Axel (Cofidis)  d. b.

6 - MAYRHOFER Marius (Pro Cycling) d. b.

7 - ABRAHAMSEN Jonas (Uno-X)  d. b.

8 - GARCÍA CORTINA Iván (Movistar)  d. b.

9 - ALAPHILIPPE Julian (Soudal)  d. b.

10 - TIBERI Antonio (Bahrain)  d. b.

11 - VINGEGAARD Jonas (Team Visma)  d. b.

SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - MILAN Jonathan (Lidl)  15:06:02

2 - AYUSO Juan (UAE) +0:04

3 - VAUQUELIN Kévin (Arkéa) +0:18

4 - TIBERI Antonio (Bahrain) +0:21

5 - VINGEGAARD Jonas (Visma) +0:26

6 - GRÉGOIRE Romain (Groupama) d. b.

7 - HINDLEY Jai (BORA) +0:28

8 - POWLESS Neilson (EF Education) +0:30

9 - POOLE Max (Team dsm) d. b.

10 - KÄMNA Lennard (BORA) d. b.