Itxi

Txirrindularitza

Volta, 7. etapa

Mikel Landak bigarren egin du Tadej Pogacarrek irabazitako Kataluniako Voltan

Agentziak | EITB MEDIA

Esloveniarra jaun eta jabe izan da aurtengo edizioan: zazpi etapetatik lau irabazi ditu.

  • Tadej Pogacar, 2024ko Voltako irabazlea

    Tadej Pogacar, 2024ko Voltako irabazlea. Argazkia: Efe.

Tadej Pogacar esloveniarrak (UAE Team Emirates) irabazi du Kataluniako Volta, zazpigarren eta azken etapan esprintean gailenduta. Pogacarren laugarren garaipena izan da aurtengo edizioan.

Pogacarrek erregularitatearen maillota eta mendikoa ere irabazi ditu, eta edizio berean lau etapa irabazi dituen lehen txirrindularia da, Maripo Cipollinik 1998. urtean irabazi zituenetik. Horrez gain, zazpi eguneko lasterketa batean bigarrenari alde handiena atera diona da 1986. urtetik, eta Kataluniako Voltan, 1983. urtetik.

Azken etapan, ohi bezala, sei aldiz igo dute Montjuic, eta Pogacarrek Marc Soler eta Joao Almedia taldekideei aukera eman die garaipenaren bila joateko, baina indarrez justu zeudela ikusita, berak lehiatu die garaipena Dorian Gordon (Decathlon) eta Guillaume Martin (Cofidis) frantziarrei.

Esloveniarra jaun eta jabe izan da lasterketa osoan; azken etapaz gain, mendiko hiru etapak irabazi ditu. Podiumeko bigarren tokia Mikel Landa arabarrarentzat izan da (Soudal Quick-Step), 3:41era, eta hirugarrena Egan Bernal kolonbiarrarentzat (Ineos Grenadiers) 5:03ra.

Etapa:

1 - POGACAR Tadej (UAE) 3:15:23

2 - GODON Dorian (Decathlon) d. b.

3 - MARTIN Guillaume (Cofidis) d. b.

4 - WILLIAMS Stephen (Israel) d. b.

5 - KONRAD Patrick (Lidl) d. b.

6 - HIGUITA Sergio (BORA) d. b.

7 - GONZÁLEZ David (Caja Rural) d. b.

8 - TIBERI Antonio (Bahrain) d. b.

9 - VLASOV Aleksandr (BORA) d. b.

10 - POELS Wout (Bahrain) d. b.

 

Sailkapen nagusia

1 - POGACAR Tadej (UAE) 28:21:29

2 - LANDA Mikel (Soudal) +3:41

3 - BERNAL Egan (INEOS) +5:03

4 - VLASOV Aleksandr (BORA) +5:56

5 - MAS Enric (Movistar) +6:01

6 - HARPER Chris (Jayco) d. b.

7 - MARTINEZ Lenny (Groupama) + 6:02

8 - TIBERI Antonio (Bahrain) +6:33

9 - ALMEIDA João (UAE) d. b.

10 - FORTUNATO Lorenzo (Astana) +7:27