Itxi

Txirrindularitza

ESPAINIAKO VUELTA (2. ETAPA)

Jackson kanadarrak irabazi du bigarren etapa eta Vas hungariarra da lider berria

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Azken hiru kilometroetan izandako bi erorikoek azken esprinta baldintzatu dute, eta egoera hori baliatu du EF Education taldeko txirrindulariak garaipena bereganatzeko.

1:36
Alison Jackson

Alison Jackson kanadarra (EF Education-Cannondale) gailendu da esprintean erabaki den Espainiako Vueltako bigarren etapan, Buñol (Valentzia) eta Moncofa (Castelló) herrien artean jokatu dena. Lasterketako azken hiru kilometroetan bi eroriko izan dira, eta tartean harrapatu dituzte etapa bereganatzeko faboritoetako zenbait, besteak beste, Marianne Vos (Visma-Lease a Bike) eta Charlotte Kool (DSM-Firmenich Postnl) herbeheretarrak.

Jacksonek, 2023an Paris-Roubaixeko garaileak, bere abiadura ezarri du esprintean, bigarren izan den Blanka Vas hungariarra (SD Worx-Protime) eta Karlijn Swinkels herbeheretarra (UAE Team) gainditzeko.

Aipatu bigarren postuak saria ekarri dio Hungariako txirrindulariari; izan ere, sailkapen orokorreko lehen postura egin du jauzi egunean zehar pilatutako gainsariei esker (lau segundo Alfara de la Baroniako tarteko helmugan eta beste sei helmugan).

Hala, une honetan Vasek 8 segundoko aldea ateratzen dio bigarren sailkatuari, hots, etapako irabazleari, eta 9 hirugarrena den Elisa Longo Borghini (Lidl-Trek) italiarrari.

ETAPAKO SAILKAPENA

1 - JACKSON Alison (EF Education) 2:51:03

2 - VAS Blanka (SD Worx) d.b.

3 - SWINKELS Karlijn (UAE) d.b.

4 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) d.b.

5 - GÅSKJENN Ingvild (Liv AlUla) d.b.

6 - VETTORELLO Giorgia (Roland) d.b.

7 - SMULDERS Silke (Liv AlUla) d.b.

8 - PERKINS Flora (Fenix) d.b.

9 - KRAAK Amber (FDJ) d.b.

10 - FAULKNER Kristen (EF Education) d.b.

SAILKAPEN NAGUSIA

1 - VAS Blanka (SD Worx) 3:10:14

2 - JACKSON Alison (EF Education) +0:08

3 - LONGO BORGHINI Elisa (Lidl-Trek) +0:09

4 - VAN AGT Eva (Visma) d.b.

5 - VON BERSWORDT Sophie (Visma) d.b.

6 - MARKUS Riejanne (Visma) d.b.

7 - VOS Marianne (Visma) d.b.

8 - SPRATT Amanda (Lidl-Trek) d.b.

9 - REALINI Gaia (Lidl-Trek) d.b.

10 - CHAPMAN Brodie (Lidl-Trek) d.b.