Itxi

Txirrindularitza

Limburgen

Iturriaga, Santesteban eta Castroviejo, Mundialean

Erredakzioa

Ane Santesteban eta Eneritz Iturriaga dira Espainiarekin emakumezkoen proba egingo duten bi txirrindulariak. Jonathan Castroviejok, aldiz, gizonezkoen erlojupekoan parte hartuko du.

  • Jonathan Castroviejo. Argazkia: EFE

Eneritz Iturriaga, Ane Santesteban eta Jonathan Castroviejo dira Limburgeko (Holanda) Txirrindularitzako Munduko Txapelketan Espainiarekin lehiatuko diren euskal txirrindulariak.

Ane Santestebanek (Bizkaia Durango) eta Erenitz Iturriagak (Lointek) emakumezkoen iraupen proban parte hartuko dute datorren irailaren 22an. Jonathan Castroviejok (Movistar), ordea, irailaren 19an egingo du gizonezkoen erlojupekoa.

Beheko mailak

Omar Fraile euskal txirrindulariak, 23 urtez azpiko erlojupekoan parte hartu du astelehen honetan eta 34. postuan bukatu du Anton Voroyeb irabazlearengandik, hiru minutu eta hogeita bederatzi segundora.

Bestalde, Lourdes Oyarbide arabarrak eta Eider Merino bizkaitarrak, junior mailako probetan parte hartuko dute. Oyarbidek junior mailako emakumezkoen erlojupekoa eta iraupen proba egingo ditu. Merino Oyarbiderekin batera lehiatuko da emakumezkoen junior mailako iraupen proban.

Egutegia:

Igandea, irailaren 16a:

11.00etan Emakumezkoen taldekako erlojupekoa (Sittard/Geleen -Valkenburg, 34,2 km)

13.30 Gizonezkoen taldekako erlojupekoa (Sittard/Geleen -Valkenburg, 53,2 km)

Astelehena, irailaren 17a:

10.00etan Junior mailako gizonezkoen erlojupekoa (Landgraaf -Valkenburg, 26,6 km)

14.00etan 23 urtez azpiko gizonezkoen erlojupekoa (Landgraaf -Valkenburg, 36 km)

Asteartea, irailaren 18a:

10.30ean Junior mailako emakumezkoen erlojupekoa  (Eijsden/Margraten- Valkenburg, 15,6 km)

14.30ean Emakumezkoen elite mailako erlojupekoa (Eijsden/Margraten -Valkenburbg, 24,3 km)

Irailaren 19a, asteazkena:

13.30ean Gizonezkoen elite mailako erlojupekoa (Heerlen-Valkenburg, 45,7 km)


Irailaren 21a, ostirala:

14.00etan Emakumezkoen junior mailako iraupen proba (65 km)

Irailaren 22a, larunbata:

09.00etan Emakumezkoen 23 urtez azpikoen iraupen proba (161 km)
14.30ean Emakumezkoen elite mailako iraupen proba (129 km)

Irailaren 23a, igandea:

09.00etan Gizonezkoen junior mailako iraupen proba (129 km)
10.45ean Elite mailako gizonezkoen iraupen proba (267 km).