Txirrindularitza
Erakustaldia
Marianne Vos, munduko txapelduna
Erredakzioa
Txirrindulari holandarrak bere herrialdean egin den Munduko Txirrindularitza Txapelketa irabazi du.
-
Marianne Vos garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Marianne Vosek irabazi du Limburgen egin den emakumezkoen mailako Txirrindularitzako Munduko Txapelketa. Valkenburgen egin da lasterketa, eta 129 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute txirrindulariek.
Vosek hiru ordu, hamalau minutu eta hogeita bederatzi segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko. Etxean irabazi du titulua txirrindulari holandarrak.
Rachel Neylan australiarra izan da bigarren, irabazlearengandik hamar segundora. Brontzeko domina Elisa Longo Borghini italiarrak eskuratu du.
Sailkapena :
.1. Marianne Vos (NED) 3:14:29
.2. Rachel Neylan (AUS) + 10
.3. Elisa Longo Borghini (ITA) + 18
.4. Amber Neben (USA) + 33
.5. Anna Van Der Breggen (NED) + 55