Itxi

Txirrindularitza

Dopina

Armstrongi Tourrak kentzeko eskatu dio Frantziako Gobernuak UCIri

Erredakzioa

"USADAk hartutako erabakia bere gain hartuko beharko luke UCIk", adierazi du Valerie Fourneyron Frantziako Kirol ministroak.

  • Lance Armstrong, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Lance Armstrong, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Lance Armstrongek irabazitako titulu guztiak, Frantziako Tourrekoak barne, kentzeko eskatu dio Valerie Fourneyron Frantziako Kirol ministroak UCIri (Nazioarteko Txirrindularitza Batzordeari).

"Kentzen ez badizkiote, ez nuke ulertuko. USADAk hartutako erabakia bere gain hartuko beharko luke UCIk", adierazi du Fourneyronek, Le Mondek gaur argitaratutako elkarrizketan.



  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena