Txirrindularitza
Babestuta
Ivan Velasco 'oso pozik' agertu da bere aurkezpenean
Erredakzioa
Txirrindulari gipuzkoarra Caja Ruralen arituko da datorren urtean, Amets Txurrukaren bideari jarraituta.
-
Caja Ruralek Ivan Velasco aurkeztu du. Argazkia: EITB
Caja Ruralek Ivan Velasco aurkeztu du gaur goizean. Txirrindurlariak urtebeteko kontratua sinatu du, eta "oso pozik" dagoela aitortu du. Caja Ruralek hasieratik babesa eman diola azpimarratu du.
Arrasatearra 6 urtez aritu zen Euskaltel-Euskadin eta denboraldi honetan, bere taldekide izandako Amets Txurrukaren bideari jarraituko dio berdez jantzita.
Ivan Velascoren fitxaketarekin, talde nafarrak osatu du denboraldi honetarako taldea.