Itxi

Txirrindularitza

Euskaltel

Lobato: 'Txirrindularitzako Txapeldunen Ligako taldean nago'

Erredakzioa

Andaluziako txirrindulariak talde laranjan egoteak bere ibilbidean 'aurrerapauso garrantzitsua ematea' dela onartu du.

  • Lobato. Argazkia: EFE

    Lobato. Argazkia: EFE

Juan Jose Lobato andaluziarra Euskaltel Euskadi taldeak fitxatu du 2013ko denboraldirako, eta Kadizeko esprinterrak bere ibilbidean "aurrerapauso garrantzitsua" dela onartu du. "Txapeldunen Ligako talde batek fitxatu nau", azpimarratu du Lobatok.

Iragan denboraldian hiru garaipen lortu zituen, eta 2013rako "elite mailan ikasten jarraitzea" espero du. Gainera, hiru itzuli handietan (Vuelta, Giroa eta Tourra) parte hartzeko aukera izango duela gogoratu du Juanjo Lobatok.

"Iragan denboraldian Vueltan parte hartu nuen, eta orain proba garrantzitsuenetan egoteko abagunea izango dut. Zuzendarien konfiantza irabazteko gogor saiatuko naiz, eta taldekide berriak ezagutzeko garrantzitsua izango da datorren astea", esan du Lobatok.

Talde laranjak astelehenean hasiko du 2013ko denboraldiko prestaketa, Derioko egoitzan. Taldeak egutegia prestatzen hasi beharko du.