Frantziako Tourra
5. etapan erori ostean
Zubeldiak lasterketan jarraitzen du
Erredakzioa
Usurbilgo txirrindulariak Frantziako Tourra utzi behar zuela zirudien, ezker eskuko hatz txikia hautsi baitu bosgarren etapan erorita, baina lasterketan jarraitzen du.
Haimar Zubeldia atzo erori zen, eta, nahiz eta ezker eskuko hatz txikia hautsi, Twiterren txirrindulariak berak esan duenez, ez omen da horren larria izan:
Hau ezta ezer Usurbildar batentzat! Aurrera egiteko moduan. pic.twitter.com/nVN3fAN73r
— Haimar Zubeldia (@hzubeldia) July 3, 2013