Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

Utrechten, Holandan

Erlojuaren kontrako etapa batek emango dio hasiera 2015eko Tourrari

Erredakzioa

Azken urteetan atzean utzitako ohiturari helduko dio berriro Frantziako lasterketak. Utrechteko erlojupekoak 13,7 kilometroko luzera izango du eta hirigunean korrituko da.

  • Frantziako Tourra Utretch hirian, Holandan, hasiko da 2015. urtean. Efe.

    Frantziako Tourra Utretch hirian, Holandan, hasiko da 2015. urtean. Efe.

Frantziako Tourraren 2015eko edizioaren lehen etapa erlojuaren kontrakoa izango da. Hala iragarri dute lasterketako antolatzaileek. Urte horretako Tourra Holandako Utretch hirian hasiko da eta erlojupekoak 13,7 kilometro izango ditu.

Iaz, Tourra Korsikan hasi zen eta 2014ko Frantziako Tourra Britainia Handian hasiko da, Leeds hirian, hain zuzen. Bi kasuetan, lehen etapan ez da erlojuaren kontrako borrokarik izan.

2015eko edizioan, berriz, antolatzaileek erlojupeko batekin hasteko ohiturari, baina ezin diote 'atariko etapa' deitu, UCIren arautegiaren arabera, atariko etapa izateko ibilbideak ezin ditu 8 kilometro baino gehiago izan.

Kasu honetan, 13,7 kilometro dira, guztiak Utrecht hiri holandarreko hirigunean egingo dituzte. Utretchen kirolari ospetsuak jaio ziren: Marco Van Basten eta Wesley Sneijder futbolariak, besteak beste.

Momentuz, antolatzaileek ez dute 2015eko ibilbideko xehetasun gehiagorik eman. Bigarren etapa Utretchen bertan hasiko dela aurreratu dute bakarrik.