Frantziako Tourra
Greg LeMonden adierazpenak
'Quintanaren baja kirolerako tragedia bat da'
Erredakzioa
"Erokeria da. Ez dut taldearen logika ulertzen. Egungo txirrindulari onenetariko bat da, Giroa irabazi berri du, eta taldeak ez du hori erakusten", esan du.
-
Nairo Quintana. Argazkia: EFE
Nairo Quintanak ez du aurtengo Frantziako Tourrean parte hartuko, eta erabaki hori 'kirolerako tragedia' bat dela adierazi du Greg LeMond estatubatuarrak. Tourrerako, zaleentzako eta Kolonbiarentzako oso albiste txarra dela gaineratu du.
"Erokeria da. Ez dut taldearen logika ulertzen. Egungo txirrindulari onenetariko bat da, Giroa irabazi berri du, eta taldeak ez du hori erakusten", esan du LeMondek Eurosporten.
Txirrindulari ohiak gomendio bat eman nahi izan dio Quintanari: "Nk beste talde ibat bilatuko nuke. Une honetan sasoi onean da. Nire ustez haserre egon beharko litzateke txirrindularitzaren mundua. Tourrak onenen parte-hartzea merezi du eta Nairo zerrenda horretan dago".