Frantziako Tourra
Contadorren taldekidea
Kreuziger Tourretik kanpo geratu da, dopin susmoengatik
Erredakzioa
Irregulartasunak antzeman dituzte txirrindulariaren pasaporte biologikoan, 2011. eta 2012. urteetan, Astana taldean korritzen ari zela. Txekiarra bosgarren izan zen iazko Tourrean.
-
Roman Kreuziger, Alberto Contador taldekidearen ondoan. Efe.
Roman Kreuziger txirrindulari txekiarrak ezin izango du Frantziako Tourrean parte hartu, Tinkoff-Saxoko arduradunek taldetik baztertu dutelako, pasaporte biologikoan irregulartasunak antzeman ostean.
Ondorioz, Alberto Contador espainiarraren taldekidea ez da uztailaren 5eko irteeran izango.
Tinkoff-saxo taldeak ohar baten bidez aditzera eman duenez, Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak (UCI) "izapideak hasiko ditu Kreuzigerren aurka, 2011. eta 2012. urteetan antzemandako irregulartasunak ikusita, dopinaren aurkako legeak urratu dituela susmatzen dutelako".
Kreuziger, iazko Tourreko bosgarren sailatua, Astana taldean zegoen irregulartasunak izan ziren bi urte haietan.