Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Laugarren etapa

Kittel, hiru etapa garaipen lau egunetan

Giant-Shimano taldeko txirrindularia nagusitu da laugarren etapako esprintean eta bere hirugarren garaipena lortu du aurtengo Tourrean. Nibalik sailkapen nagusiko lidergoari eutsi dio.

Marcel Kittel (Giant-Shimano) alemaniarrak irabazi du Frantziako Tourreko laugarren etapa eta hirugarren garaipena lortu du aurtengo Tourrean. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik egon eta Vincenzo Nibalik (Astana) jarraitzen du lidergoan. Saganek eta Froomek ondorio larririk gabeko erorikoak izan dituzte gaurko etapan.

Thomas Voeckler (Europcar) eta Mate (Cofidis) ibili dira ihes eginda gaurko etapan. Lehen kilometroetan ihes egin dute tropeletik, baina ezin izan dute helmugara bakarrean iritsi. Mate helmugarako 54 kilometro falta zirenean harrapatu du tropelak. Voeckler, ordea, helmugarako 17 kilometro falta zirenean harrapatu dute.

Azken kilometroetan Giant-Shimano taldea jarri da tropelaren buruan eta Kittel posizio onean utzi duten arren, gaurkoan ohikoa baino gehiago kostata irabazi du alemaniarrak. Alexander Kristoff (Katusha) ezustekoa ematetik gertu izan da, baina bigarren bukatu du. Hirugarren postua Arnaud Demarerentzat (FDJ) izan da. Peter Saganek (Cannondale) bukatu du laugarren postuan.

Laugarren etapako sailkapena:

1. Marcel Kittel (Germany / Giant) 3:36:39"

2. Alexander Kristoff (Norway / Katusha) d.b.

3. Arnaud Demare (France / FDJ.fr) d.b.

4. Peter Sagan (Slovakia / Cannondale) d.b.

5. Bryan Coquard (France / Europcar) d.b.

6. Andre Greipel (Germany / Lotto) d.b.

7. Mark Renshaw (Australia / Omega Pharma - Quick-Step) d.b.

8. Danny van Poppel (Netherlands / Trek) d.b.

9. Davide Cimolai (Italy / Lampre) d.b.

10. Daniel Oss (Italy / BMC Racing) d.b.

Sailkapen nagusia:

1. Vincenzo Nibali (Astana) 17:07:52
2. Peter Sagan (Cannondale) 2''-ra
3. Greg van Avermaet (BMC) d.b.
4. Michael Albasini (Orica-GreenEdge) d.b.
5. Chris Froome (Team Sky) d.b.
6. Bauke Mollema (Belkin) d.b.
7. Jurgen van den Broeck (Lotto-Belisol) d.b.
8. Alberto Contador (Tinkoff-Saxo) d.b.
9. Tejay van Garderen (BMC) d.b.
10. Jakob Fuglsang (Astana) d.b.