Frantziako Tourra
10. etapa
Astelehen honetan, Plancha des Belles Filles
Erredakzioa
Etapako azken sei kilometroak erabakigarriak izango dira, etaparako eta baita sailkapen nagusirako ere. Faboritoek hitzordu garrantzitsua dute astelehen honetan.
-
Frantziako Tourra. Argazkia: EFE
Astelehen honetan hamargarren etapa jokatuko da Frantziako Tourrean. Tropelak zazpi mendate igo beharko ditu, baina protagonista nagusia lehen mailako Planche des Belles Filles izango da, %20ko maldekin.
Jardunaldiak (161,5 kilometro Mulhouse eta Le Planche artean) ez du atsedenerako aukerarik emango eta txirrindulariak gora eta behera arituko dira.
Etapako azken sei kilometroak erabakigarriak izango dira, etaparako eta baita sailkapen nagusirako ere. Faboritoek hitzordu garrantzitsua dute astelehen honetan.
10. etapa: Mulhouse - Planche des Belles Filles, 161,5 kilometro
Irteera: 13.30ean
Helmuga: 17.44
Mendia:
Firstplan (2.), 30,5 km
Petit Ballon (1.) 54,5 km
Platzerwasel (1.), 71,5 km
Oderen (2.), 103,5 km
Croix (2.), a 125,5 km
Chevrènes (1.), 143,5 km
Planche des Belles Filles (1.), helmugan.