Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

Bigarren etapan

Holandako Poliziak Tourra geldiarazteko mehatxua egin du

Agentziak | Erredakzioa

Poliziako sindikatuak lasterketako karabana gelditzeko asmoa agertu du lasterketako bigarren etapan, uztailaren 5ean, soldata igoera aldarrikatzeko.

  • Protesta Tourreko bigarren etapan egiteko asmoa dute poliziek. Efe.

    Protesta Tourreko bigarren etapan egiteko asmoa dute poliziek. Efe.

Holandako Poliziak egun bizi duen lan-gatazkak Frantziako Tourrean eragin zuzena izan dezake, polizien sindikatuak bigarren etapa geldiarazteko mehatxua egin baitu, uztailaren 5ean.

Asmoa lasterketako karabana publizitarioa geldiaraztea da, Rotterdameko zubian, txirrindulariak bertara iritsi eta hedabideetan ahalik eta oihartzun handiena lortzeko.

Tourreko antolatzaileek ez dute gai honen inguruan adierazpen ofizialik egin.

ofizialik egin.