Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Aurkezpena

Dena prest Tourrari hasiera emateko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Larunbat honetan hasiko da Utrechten (Holanda) Tourraren 102. edizioa. Nibali, Froome, Contador eta Nairo Quintana dira garaipena eskuratzeko faborito nagusiak.

1:04

Gaur aurkeztu dute 2015eko Frantziako Tourra. Proba larunbat honetan hasiko da eta hilaren 26an izango du amaiera, Parisen. Txirrindulariek badakite aurretik duten bidea ez dela batere samurra izango, eta hainbat etapa malkartsuetan, barruan daramaten indar eta konfiantza guztia atera beharko dutela.

Vicenzo Nibali italiarra, Chris Froome britainiarra, Alberto Contador espainiarra eta Nairo Quintana kolonbiarra dira garaipena eskuratzeko faborito nagusiak.

Nibali jarraipeneko Astana baten alde agertu da. Txapeldun ohiarekin batera, mendian adituak diren Scarponi, Kangert eta Fuglsang izango dira, eta etapa lauetan, Westra, Givko eta Gruzev Boom.

Froomek Sky berritu baten alde egin du. Izan ere, bi txirrindularik bakarrik errepikatuko dute: Richie Portek eta Thomasek.

Giroan bezain bakarrik ez egoten saiatuko da Contador, baina Italian taldekide izan zituen lau txirrindulari daramatza berarekin oraingoan ere: Basso, Kreuziger, Rogers eta Tosatto.

Azkenik, Quintanak Alejandro Valverde izango du bidelagun, iazko edizioan laugarren gelditu zena. Gainera, kolonbiarrak arazorik edukiko balu, Valverde izango litzateke haren ordezkoa.

Tourrean parte hartuko duten taldeen "bederatziak"