Frantziako Tourra
5. etapa
Greipel nagusitu da esprintean
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Txirrindulari alemaniarra izan da onena azken metroetan, Saganen eta Cavendishen aurretik. Sailkapen nagusian, aldaketarik ez.
Andre Greipelek erdietsi du Frantziako Tourraren bosgarren etapa (189,5 kilometro Arrans eta Amiens Metropole artean). Bigarren etapan ere garaipena eskuratu zuen Lotto-Soudal taldekoak eta erregulartasunaren elastikoa sendotu du horrela. Sailkapen nagusian, aldaketarik ez eta Toni Martinek lidergoari eutsi dio.
Euria, haizea eta erorikoak protagonistak izan dira gaurkoan. Amaiera azkarra izan da eta azken metroetan alemaniarra nagusitu da, Peter Saganen (Tikoff-Saxo) eta Mark Cavendishen (Etixx-Quick Step) aurretik.
Tropela bitan banatu da etaparen azken zatian eta Haimar Zubeldia bigarren taldetxoan aritu da. Bouhannik aurreneko kilometroetan utzi behar izan du proba, eroriko baten ondorioz.
Ostegun honetan seigarren etapa jokatuko da. Jardunaldiak 191,5 kilometro izango ditu Abbeville eta Le Havre artean. Txirrindunalriek laugarren mailako hiru mendate gainditu beharko ditu eta ibilbidea zorrotza izango da. Tropelak saihesten ez badu, ihesaldiak lor dezake garaipena. Azken kilometro maldan gora izango da.