Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Dopina

Paolinik positibo eman du kokainagatik Tourrean

Agentziak | Erredakzioa

Katiuxako txirrindulariarena aurtengo edizioaren lehenengo positiboa da. Lasterketa bitartean debekatuta dago substantzia.

  • Paolini, Giroan / EFE.

    Paolini, Giroan / EFE.

Luca Paolinik (Katiuxa) positibo eman du kokainagatik Frantziako Tourrean egindako dopinaren aurkako kontrol batean, taldeak berak aditzera eman duenez, zazpigarren etaparen ostean. Uztailaren 7an izan zen kontrola.

Errusiako taldeko eledun baten arabera, Paolini "etxera itzuliko da".

Kokaina ez dago debekatuta txirrindularientzat lasterketatik kanpo, baina dopintzat hartuta dago lasterketa bitartean. Helburu horiekin erabili ez arren, kontsumitu eta egun batzuk geroago ere gerunan aurkitu daiteke.

Gauzakhorrela, Katiuxako italiarrak Frantzia Tourrean eman du positibo. Lasterketako lehenengo kasua da.

Italiarra, Kristoffen taldekidea, 168. zegoen sailkapen orokorrean, 46' 41''-ra.