Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

10. etapa

Erakustaldia eskaini du Froomek Pirinioetako lehen jardunaldian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bakarrik helmugaratu da probako liderra La Pierre Saint Martinen, Richie Porteren eta Nairo Quintanaren aurretik.

20:17

Chris Froome nagusitu da Frantziako Tourraren hamargarren etapan (167 kilometro, Tarbes eta La Pierre Saint Martin artean). Britainiarrak erakustaldia eskaini du Pirinioetako aurreneko etapan eta lidergoa sendotu du. Nairo Quintana izan da britainiarrari aurre egin dion bakarra.

Amaierarako sei kilometroren faltan erasora jo du Froomek eta bakarrik helmugaratu da. Richi Porte bigarren sartu da, 59 segundora, eta Nairo Quintana hirugarren, 1:04ra.

Alberto Contador espainiarrak eta Vincenzo Nibali italiarrak ezin izan diote Froomen erritmoari eutsi. Sailkapen nagusian 2:52ko errenta dauka Froomek Van Garderenekin eta 3:09 Quintana kolonbiarrarekin.

Asteazken honetan 11. etapa jokatuko da. Jardunaldiak 188 kilometro izango ditu, Pau eta Cauterets artean. Biharkoa ere etapa gogorra izango da eta tropelak sei mendate gainditu beharko ditu. Amaiera, gainera, maldan gora egongo da. Col d'Aspin (1. mailakoa) eta Tourmalet (Berezikoa) izango dira zailtasun nagusiak, Cauteretsi aurre egin aurretik.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Frantzia berriak