Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

7. etapa

Cummingsek Pirinioetako lehen etapa irabazi du

eitb.eus

Azken kilometroak bakarrik laster buruan egin ditu Dimension Datako txirrindulariak, eta taldearen laugarrena eskuratu du. Van Avermaetek jarraitzen du lider.

10:30

Stephen Cummingsek (Dimension Data) mendiko lehen etapa garrantzitsua irabazi du, Pirinioetan, azken 17 kilometroak lasterketa buruan bakar emanda. Britainiarrak bere taldearen laugarren garaipena eskuratu du. Aurreko hirurak Mark Cavendishek erdietsi zituen.

Hasierako ihesaldia 29 txirrindularik osatu dute. Tartean, Gorka Izagirre (Movistar) eta Greg Van Avermaet liderra (BMC) egond ira.

Eguneko mendatea igotzean (Col d'Aspin, lehen mailakoa), ingelesak ihes egin du, Dani Navarro (Cofidis), Daryl Impey (Orica) eta Vincenzo Nibalirekin (Astana) batera.

Van Avermaetek aldea handitzea lortu du. Izan ere, faboritoen taldeak denbora galdu du, azken kilometroko arku puzgarria errepidean jausi ostean.

7. ETAPAKO SAILKAPENAK

"600">