Frantziako Tourra
Uztailaren 3an hasiko da
Tourra: RadioShack, Lance Armstrongekin garaipena lortzeko asmoz
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Kloden, Leipheimer, Brajkovic eta Sergio Paulinho bezalako txirrindulariek lagunduko diote helburua lortzen. Haimar Zubeldia ez da Tourrean egongo.
Gero eta gutxiago falta da 2010eko Frantziako Tourra hasteko eta taldeak itzuli frantziarrera eramango dituzten bederatzi txirrindulariak nortzuk izango diren argitzen ari dira.
RadioShack izango da talde indartsuenetako bat eta Lance Armstrong izango du buru. Amerikarrak Tourra irabazi nahi du eta hori da taldearen helburua. Horretarako, Andreas Kloden, Levi Leipheimer, Jani Brajkovic, Sergio Paulino edo Yaroslav Popovych bezalako txirrindularien laguntza izango du.
Hau da RadioShackek Tourrera eramango duen taldea: Lance Armstrong, Andreas Kloden, Levi Leipheimer, Chris Horner, Jani Brajkovic, Sergio Paulinho, Yaroslav Popovych, Gregory Rast eta Dmitri Muravyev.