Frantziako Tourra
Frantziako Tourra
Andy Schleck: 'Mendeko etapa ez dut gustoko'
Erredakzioa
Frantziako Tourreko liderraren ustez dena Pirinioetan erabakiko da.
Behin beroa nagusi izan duen trantsizioko etapa gaindituta, Frantziako Tourreko liderra den Andy Schleckek (Saxo Bank) Menden bukatzen den datorren ostiraleko etapak ardura eragiten diola adierazi du, nahiz eta Pirinioetan erabakiko den elastiko horia nork eskuratuko duen.
"Egia esan, ez zait gustatzen Mendeko ailegaera. Han denbora galdu izan dut Paris-Niza korritu dudanetan, baina Pirinioak izango dira lasterketa erabakiko dutenak. Han eraso egin beharko dut, eta horretarako prest nago, baita Tourra irabazten saiatzeko ere" adierazi du Schleckek Gapeko helmugan.
Sergio Paulinho portugaldarrak irabazitako hamargarren etapari buruz, eguneko ihesaldia baimenduta egon dela eta horrek tropela lasaitu duela onartu du.
"Are bero gehiago egin du, eta txirrindulariek azken bi etapak nabaritu dituzte hanketan. Frantziarrak ernatuta egon dira uztailaren 14a dela eta, baina ihesaldia egin denean guztiok jarri gara ados lasaitasun gehiagoz joateko" esan du.