Frantziako Tourra
Hamaikagarren etapa
Frantziako Tourrak Mark Renshaw lasterketatik egotzi du
Erredakzioa
Tourreko hamaikagarren etapan, esprint-bideratzaile australiarrak giza-legez jokatu ez duela iritzi diote lasterketako epaileek, hiru burukada eman baitizkio Julian Deani esprintean bertan.
Mark Renshaw australiarra Frantziako Tourretik egotzi dute epaileek giza-legez aritu ez delako hamaikagarren etapako esprintean, Mark&' || 'nbsp;Cavendish taldekidea irabazi duen esprintean bertan.
Esprintean,&' || 'nbsp;Mark&' || 'nbsp;Renshawk hiru burukada eman dizkio&' || 'nbsp;Julian&' || 'nbsp;Dean&' || 'nbsp;Garmin taldeko txirrindulariari eta ondoren bidea itxi dio.&' || 'nbsp;
"Behin bakarrik ikusi behar izan ditugu irudiak. Eroriko larria ekar dezake horrelako jarrerak eta ezin ditugu horrelakoak baimendu.&' || 'nbsp;Hau txirrindularitza da, ez da borroka", esan du Jean-François Pescheuxek, lasterketako zuzendariak.