Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Irabazlea

Tourra: Contador hirugarrenez igo da Parisko podiumaren gorenera

Sara Lavado

Erredakzioa

Podiumean Andy Schleck eta Denis Menchov alboan izan ditu. Azken etapa Cavendishek eskuratu du esprintean, erakustaldia emanda berriro ere.

Alberto Contadorrek bere ibilbideko hirugarren Frantziako Tourra irabazi du. Pintokoa 2007 eta 2009an nagusitu zen eta aurten ere bera izan da onena irabazteko hasieran uste baino arazoa handiagoak izan dituen arren. Podiumean Andy Schleck izan da bigarren eta Denis Menchov hirugarren.

Schleck izan da espainiarraren aurkari nagusia eta larunbateko erlojupekoan lan bikaina egin eta gutxigatik ez zuen ezustekoa eman. Contadorrek berak aitortu zuen "asko sufritu" zuela eta etaparen amaiera, hunkituta, malkoei eutsi ezinik agertu zen.

Aurten ez du gaindiezinaren irudia eman, baina, hala ere, bera igo da Parisko podiumaren gorenera.27 urte ditu eta etorkizun, ezin hobea.

Samuel Sanchez, podiumetik kanpo

Euskaltel-Euskadiko asturiarra laugarren sailkatu da azkenean. Larunbatean sailkapen nagusiko hirugarren postuari eustea zuen helburu, baina ez zuen lortu eta Menchovek podiumetik jaitsi zuen. Samuk Tour bikaina burutu du, pena bat.

Azken etapa

Longjumeao eta Parisko Eliseo Zelaien arteko azken etapa (102 kilometro) txapeldunaren omenezko ibilaldia izan da. Hasierako kilometroetatik xanpainarekin ospatzen hasi da Astanakoa. Azken etapan Cavendish izan da nagusi esprintean, erakustaldia emanda berriro ere.

20. etaparen sailkapena:
.1. Mark Cavendish (GBR) Team HTC - Columbia 2h 42:21
.2. Alessandro Petacchi (ITA) Lampre-Farnese Vini d.b.
.3. Julian Dean (NZL) Garmin - Transitions d.b.
.4. Jurgen Roelandts (BEL) Omega Pharma-Lotto d.b.
.5. Oscar Freire Gomez (ESP) Rabobank d.b.
.6. Gerald Ciolek ALEr) Team Milram d.b.
.7. Thor Hushovd (NOR) Cervelo Test Team d.b.
.8. Matti Breschel (DIN) Team Saxo Bank d.b.
.9. Robbie McEwen (AUS) Team Katusha d.b.
10. Daniel Oss (ITA) Liquigas d.b.

Sailkapen nagusia:
.1. Alberto Contador Velasco (ESP) Astana 91h 58:48.
.2. Andy Schleck (LUX) Team Saxo Bank&' || 'nbsp; 00:39.
.3. Denis Menchov (RUS) Rabobank&' || 'nbsp; 02:01.
.4. Samuel Sanchez (ESP) Euskaltel - Euskadi&' || 'nbsp; 03:40.
.5. Jurgen Van Den Broeck (BEL) Omega Pharma&' || 'nbsp; 06:54.
.6. Robert Gesink (HOL) Rabobank&' || 'nbsp; 09:31.
.7. Ryder Hesjedal (CAN) Garmin - Transitions&' || 'nbsp; 10:15.
.8. Joaquin Rodriguez (ESP) Team Katusha&' || 'nbsp; 11:37.
.9. Roman Kreuziger (CZE) Liquigas-Doimo&' || 'nbsp; 11:54.
10. Christopher Horner (USA) Team Radioshack&' || 'nbsp; 12:02.