Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Ofiziala

Sagan Tourretik kanporatu dute Cavendishen erorikoa eragiteagatik

Erredakzioa

Philippe Marien komisarioen presidenteak baieztatu du Peter Sagan 2017ko Tourretik deskalifikatu dutela Mark Cavendishi ukalondokoa eman eta lurrera botatzeagatik.

Peter Sagan (Bora) deskalifikatu egin du Tourrak laugarren etapan Mark Cavendishen erorikoa eragin duelako. Hala jakinarazi du astearte honetan Philipe Marien komisarioen presidenteak.

Saganek ukalondokoa eman dio Cavendishi laugarren etapako esprintean eta lurrera bota du. Britainiarra ospitalera eraman behar izan dute erorikoaren ostean. Hasiera batean, epaileek erabaki dute Sagan zigortzea etapako azken postuarekin eta sailkapen nagusian 30 segundoko penalizazioarekin. Ondoren, irudiak berriro ikusita Peter Sagan Tourretik egoztea erabaki dute.

Cavendishen Dimension Data taldeko zuzendaria den Rolf Aldagek esan du "Saganen ukalondokoa kirolez kontrakoa" dela, eta eslovakiarra lasterketatik at uztea eskatu du. Azkenean, kasu egin diote epaileek.