Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Podiumetik segundo batera

Landa: 'Pozik nago, baina ez guztiz beteta'

Agentziak | Erredakzioa

"Kapitain izateko nahi nauten talde batera joango naiz", esan du arabarrak. Ez du bere etorkizunaz hitz egin, "ezer ziurrik ez dagoelako", baina "laster· argituko dela gaineratu du.

  • Mikel Landa. Argazkia: Efe.

    Mikel Landa. Argazkia: Efe.

Mikel Landak podiumetik segundo bakar batera geratzeak damutzen duela esan du. Arabarra Chris Froomeri laguntzeko ardurarekin lehiatu da Frantziako Tourrean, eta "pozik" dagoela esan du, "baina ez guztiz beteta".

"Pena da, hainbeste kilometro egin eta mendate igo ostean, segundo bakar bateko alde hori hor egotea. Esperientzia faltaren ondorioa izan da. Segundo hori irabaz nezakeen zenbait leku etortzen zaizkit burura", azaldu du Skyko txirrindulariak.

Leku horietako bat Izoardeko igoera dela esan du Landak. Han Chris Froomeri itxaron behar izan zion, eta Bardetek lau segundo atera zizkion berari.

"Berriro lehiatzeko aukera izatea espero dut", esan du arabarrak. Skyrekin duen kontratua amaitzear da eta taldeburu izan daitekeen talde batera joateko asmoa duela adierazi du.

"Kapitain izateko nahi nauten talde batera joango naiz", esan du arabarrak. Ez du bere etorkizunaz hitz egin, "ziurra ez delako", baina "laster" argituko dela gaineratu du.

a gaineratu du.