Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Debuta

Gaviria kolonbiarra Quick Step taldearekin ariko da Tourrean

Erredakzioa

Fernando Gaviria, Julian Alaphilippe, Tim Declercq, Philippe Gilbert, Bob Jungels, Yves Lampaert, Maximiliano Richeze eta Niki Terpstra txirrindulariek ordezkatuko dute Quick Step taldea.

  • Fernando Gaviria. Argazkia: EFE

    Fernando Gaviria. Argazkia: EFE

Fernando Gaviriak debuta egingo du Frantziako Tourrean, Quick Step taldeak lasterketa honetan izango duen zortzikoan sartu baitu. Kolonbiarrarekin esprinterrentzako etapak irabazi nahi ditu taldeak, eta Bob Jungels sailkapen nagusian postu on bat lortzen saiatuko da.

Belgikako taldeak gazteen eta beteranoen arteko nahasketa egin du taldea osatzeko eta zortzi txirrindulari hauek osatuko dute: Fernando Gaviria (KOL), Julian Alaphilippe (FRA), Tim Declercq (BEL), Philippe Gilbert (BEL), Bob Jungels (LUX), Yves Lampaert (BEL), Maximiliano Richeze (ARG) eta Niki Terpstra (HOL).

"Talde orekatua daramagu Tourrera, txirrindulari gazteekin eta zaharrekin. Maila bikaina dute guztiek. Esprintean amaituko diren etapetan, Gaviria izango da gure apustua, eta Jungles eta Alaphillippe izango ditugu sailkapen nagusirako", adierazi du Tom Steels Quick Step taldeko zuzendariak.