Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Uztailaren 7an hasiko da

Omar Fraile Frantziako Tourrerako zerrendan sartu du Astana taldeak

Agentziak | Erredakzioa

Luis Leon Sanchez, Tanel Kanger erlojuaren aurkako Estoniako txapelduna, Magnus Cort Nielsen, Dmitriy Gruzdev, Jesper Hansen eta Michael Vangren dira zerrendako beste zazpiak.

  • Omar Fraile. Argazkia: Efe.

    Omar Fraile. Argazkia: Efe.

Omar Fraile eta Luis Leon Sanchez Astanak Frantziako Tourrera eramango duen zerrendan daude. Lasterketa uztailaren 7an hasiko da eta Astanako liderra Jakob Fuglsang danimarkarra izango da.

Taldea denboraldi ona egiten ari da, eta Fraile eta Luis Leon sailkapen nagusian postu on bat lortzeko nahi ditu Tourrean, Jakob Fuglsangekin batera.

Bizkaitarrak eta murtziarrak garaipen batzuk lortu dituzte denboraldi honetan; Frailek Itzulian eta Romandiako Tourrean etapa bana irabazi du. Luis Leonek, berriz, Murtziako Itzulia eta Alpeetako Tourreko etapa bat irabazi ditu.

Fraile eta Sanchezekin batera, Tanel Kanger erlojuaren aurkako Estoniako txapelduna, Magnus Cort Nielsen, Dmitriy Gruzdev, Jesper Hansen eta Michael Vangren izango dira Frantziako Tourreko irteeran.