Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

Faboritoa zen

Dumoulinek ez du Tourrean parte hartuko, Giroan izandako erorikoaren ondorioz

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Horrenbestez, herbeheretarraren hutsunea Chris Froomerenari gehitu behar zaio.

  • Tom Dumoulin, Giroan erorikoa izan eta gero

    Tom Dumoulin, Giroan erorikoa izan eta gero

Tom Dumoulin herbeheretarrak ez du uztailaren 6an Bruselan hasiko den Frantziako Tourra jokatuko, aurtengo Italiako Giroan jasandako erorikoaren ondorioek erabaki hori hartzera behartu baitute. Hala eman du jakitera ostegun honetan Sunweb bere taldeak ohar baten bidez.

Aipatu oharrean esaten denaren arabera, egoera aztertu ostean eta txirrindulariak zenbait gorabehera jasan eta gero, erabaki dute Dumoulin ez dagoela egoerarik egokienean Tourra bezalako hiru asteko lasterketa gogorrari aurre egiteko.

"Azken hilabetea eragozpenez beteta egon da belauna osatzeko bidean. Italiako Giroan jazotakoaren ostean, gogotsu nengoen Tour on bat egiteko, baina ez naizela sasoiz iritsiko ohartu naiz", adierazi du txirrindulariak berak.

Hartara, joan zen urteko Tourrean bigarren sailkatu ondoren lasterketa irabazteko faboritoen artean zegoen txirrindulariaren hutsunea Chis Froomerenari gehitu behar zaio.

Izan ere, britainiarrak ere eroriko bat izan zuen, bere kasuan Dauphineko erlojupekoaren ibilbidea ikuskatzen ari zela, eta zenbait hezur hautsi zituen. Ondorioz, ezingo da bere bosgarren Tourra lortzeko lehian ibili.