Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

2. ETAPA

Jumbok irabazi du taldekako erlojupekoa eta Teunissenek lider segitzen du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ineos taldeak denborarik onena izan du hasieratik, baina azken unean Jumboko txirrindulariek 20 segundoan hobetu dute britainiarren lana.

33:47
Jumbo-Visma, podiumean.

Jumbo-Visma talde herbeheretarrak bereganatu du igande honetan Bruselako kaleetatik barrena jokatu den taldekako erlojupekoa, Frantziako Tourreko 2. etapan (27,6 kilometro). Hartara, talde horretako kidea den Mike Teunisennek lider izaten jarraituko du beste egun batez gutxienez.

Teunissen liderraren eta lasterketa irabazteko faboritoen artean dagoen Steven Kruijswijken taldeak 20 segundoan ondu du Ineosekegindako denbora. Talde britainiarra etapako behin-behineko sailkapenaren buru egon da hasieratik (bera izan da etapari ekin dion lehen taldea), baina Geraint Thomas galestarraren eta Egan Bernal kolonbiarraren taldeak amore eman behar izan du azken unean Jumboren erakustaldiaren aurrean.

Dena den, joan zen urteko irabazleak eta Bernalek segundo batzuk atera dizkiete gainerako faboritoei.

Hala, esaterako, Rigoberto Uran kolobiarrarenen Education Firstek Ineosek baino 8 segundo gehiago behar izan ditu ibilbidea osatzeko. Thibaut Pinot frantziarraren Groupamak, 12; Vincenzo Nibali italiarraren Barheimek, 15; Jakob Fuglsang daniarraren Astanak, 21; Nairo Quintana kolonbiarraren eta Mikel Landa arabarraren Movistarrek 44, eta Romain Bardet frantziarraren AG2R taldeak, 59.