Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

Uztailak 14, 15 eta 16

Frantziako Tourra 2011: Pirinioak

Erredakzioa

Pirinioek 12., 13. eta 14. etapetan hartuko dute Frantziako Tourra. Luz Ardiden eta Plateau de Beille mendateetan amaiera bana izango dira eta gainerakoa Lourdesen amaituko da.

Pirinioek Frantziako Tourraren hiru etapa hartuko dituzte aurten. 12., 13. eta 14. etapetan lasterketak Pirinioak zeharkatuko dite.

Etapa amaierak Laisekaren garaipenaren lekuko izan zen Luz-Ardidenen, Lourdesen eta Plateau de Brillen izango dira.

Mendiarekin benetako lehen harremana 12. etapa izango du Tourrak. 211 kilometroko etapa luzca izango da eta mailaz kanpoko Tourmalet eta Luz-Ardiden igotzeaz gain, lasterkariek Hourquette d''Ancizan igo beharko dute aurrenekoz. Hitzordu gogorra izango da Pirinioetako lehen etapa hau.

13. etapak Aubisque izango du protagonista nagusia. "Hors Categorie" hau Lourdeseko helmugatik urrun izango da, 142 kilometrora hain zuzen ere.

Pirinioetako hirukoteari 14. etapak emango dio amaiera (Saint Gaudens-Plateau de Beille). 168,5 kilometro ero izango dira, ibilbideak sei igoera baititu, azkena Plateau de Beillekoa, 15,8 kilometro %7,9ko batez besteko aldaparekin.

12. etapa, (uztailak 14), Cugnaux - Luz-Ardiden 211 km

· Km: 141,5 - Hourquette d''Ancizan (1538 m) - 9,9 km-ko igoera (%7,5)- Maila: 1
· Km: 175,5 - Col du Tourmalet (2115 m) - 17,1 km-ko igoera (%7,3)- Maila: H
· Km: 211,0 - Luz-Ardiden (1715 m) - 11,3 km-ko igoera (%7,4)- Maila: H

13. etapa, (uztailak 15), Pau - Lourdes 152.5 km

· Km: 43,5 - Côte de Cuqueron - 1,5 km-ko igoera (% 8,1) - Maila: 3
· Km: 65,0 - Côte de Belair - 1,0 km-ko igoera (%8,4)- Maila: 4
· Km: 110,0 - Col d''Aubisque (1 709 m) - 16,4 km-ko igoera (%7,1) - Maila: H

14. etapa, (uztailak 16), Saint-Gaudens - Plateau de Beille 168.5 km

· Km: 26,5 - Col de Portet-d''Aspet (1 069 m) - 4,3 km-ko igoera (%9,7) - Categoría2
· Km: 62,5 - Col de la Core (1 395 m) - 14,1 km-ko igoera (%5,7) - Maila: 1
· Km: 94,0 - Col de Latrape (1 110 m) - 5,6 km-ko igoera (%7,2) - Maila: 2
· Km: 109,0 - Col d''Agnes (1 570 m) - 10,0 km-ko igoera (%8,2) - Maila: 1
· Km: 118,0 - Port de Lers (1 517 m) - 3,8 km-ko igoera (%5,5) - Maila: 3
· Km: 168,5 - Plateau de Beille - 15,8 km-ko igoera (%7,9) - Maila: H